Siempre que enseñes, enseña a la vez a dudar de lo que enseñes.
Jose Ortega y Gasset(1883-1955)

miércoles, 23 de mayo de 2012

Scrach

Scrach programak hezkuntzan izan dezakeen erabilpena izugarria da. Baliabide hau, curriculumeko arlo guztietan erabili dezakegu zuk zeu diseinatzen baituzu nahi duzun ariketa. Erabilpen asko ditu, jolas sinpleak, jolas pedagogikoak, aurkezpen interaktiboak... eta edozein ikasgaian aplika daiteke. Gainera euskaraz dago, gaur egun eskuragarri ditugun baliabide gehienak Ingeleraz edo gazteleraz daudelarik, niretzat aurrera pauso bat da.

Nik, bi ariketa hauek proposatzen ditut, baina nire ustez, Scrach-ak ematen dituen aukerak eta nik erabiltzeko dudan gaitasuna ikusita ez nintzateke ausartuko esatera ariketa hoberenak izango direnik Nire ustez Scrach-ak gaitasun minimo bat eta orduak sartzea eskatzen du behar bezalako ariketak sortzeko.

1.Arrain matematikoak:

Zenbaki ezberdinak dituzten arrain ezberdinak jarriko nituzke. Erdian, arrain handiago bat teklatuarekin edo saguarekin mugitzen dena egongo litzateke eta honetan emaitza jarriko luke. Hori bai, goiko zatian lantzen ari garen eragiketa mota jarriko nuke (batuketa, kenketa, biderketa edo zatiketa). Arrain handia mugituz, daukagun emaitza lortzeko beharrezkoak ditugun zenbakiak (arrainak) jan beharko genituzke. Azkenik, lortzen dugunean zailtasuna igoko litzateke behin eta berriro.
Nire ustez oso erabilgarria izango litzateke adin ezberdinetako umeekin matematikak lantzeko.

2. Xeberino laguna.


Ariketa honetan nahi dugun animalia aukeratuko genuke. Orduan, paisaia batetik ibiltzen(haurrak kontrolatuta) beste animalia batzuekin elkartuko ginateke eta bakoitzarekin  lagunarteko elkarrizketa motz bat izango genuke. Elkarrizketa bakoitzean lagun artean erabiltzen diren formak erabiliko nituzke aditz ezberdinekin batera. Horrela, euskaran erabiltzen diren aditzak lantzeaz aparte haurrek lagunekin nola hitz egin ikasiko lukete, eremu erdaldun batean bizi diren umeentzat gauza oso garrantzitsu bat euskaraz erlazionatzen ikasteko.

Oskorri "Euskal Herrian euskaraz"


Glogster

Programa hau, edozein ikasgaian erabili daiteke, baina nire ustez musika arloan oso erabilgarria da. Asko gomendatzen dut programa honen erabilera, erabiltzeko duen erraztasunagatik eta gehien bat umeentzako suposatu dezakeen erakarpen bisualagatik. Erabiltzeko, soilik glogsterren web orrian kontua ireki behar da eta hortik aurrera esperimentatzea da. Ehundaka tresna ezberdin ditu eta edozein testu, irudi edo bideo igo dezakezu. Guzti honi esker, mural digital erraz bat lortu dezakegu umeen atentzioa deituko duena edota umeen interaktibitatea bultzatuko duena. 
Nik egindako glogster-a Oskorriren "Euskal Herrian euskaraz" abestia jarri dut, honen letra, bideoa eta taldearen informazioa txertatuz. Hau guztiagatik, eta beste pertsona batzuk egindako glogster ezberdinak ikusi ondoren, musika arloan sekulako aukerak ematen dituela uste dut. Baliabide hau erabilita, edozein kanta entzun, irakurri eta ikusi dezakegu, eta nahi izanez gero partiturak ere jar daitezke. Hau horrela izanda, musika klasean era ezberdinean eman daiteke, askoz baliabide auditibo edo bisual gehiagorekin. 

martes, 22 de mayo de 2012

NAFARROAKO ERREINUAREN KONKISTA!!!



Time Toast

Programa honek kronogramak egiteko balio du, baina gai asko jorratu daitezke, politika, historia, musika, artea eta kultura, zinema, teknologia eta abar luze bat. Oso erraza da erabiltzeko, nahiko mekanikoa da. Hasieran data tartea ezartzen duzu, gero data puntualak sartu eta hauei argazki bat eta azalpen bat jarri ahal dizkiezu. Bukatuta dagoenean, bi ikusteko era ditu, denbora tarte lineala azalpenak klikatuz gero emanaz, edo zutabeka argazkiak azalpena eta data emanaz. Bi arazo nagusi topatu dizkiot, lehenengoa ingelesez dagoela eta bigarrena beti data bat jartzera behartzen zaituela. Hau dela eta, urte solteak ezin dira jarri bere funtzionamendu mekaniko eta sinpleagatik, baina horrela erabilpena errazten du eta ingeles maila baxuarekin ere erraza da. Hau guztiagatik, nire ustez oso tresna erabilgarria da, denbora tarte batean edozein gai azaltzeko erraztasuna ematen duelako eta umeentzat egokia delako, interaktibitatea eta jolasa gai batekin nahasten baititu.

KRITIKA!!!


Testu, bideo edo aurkezpen hauek irakurri ondoren, ondorio batzutara heldu gaitezke. Argi dago teknologia berriak edo IKTak gaizki esarri direla ikastetxeetan, eta baliabide hauek hezkuntzan erabiltzeko premiek hauen kapazitatea murriztu duela. IKTak ikasgeletan ezarri zituztenean ekarriko zuten aldaketa metodologikoa ez da nabaritu eta aldaketa bakarra hezkuntza baliabideen berriketa izan da. Gainera, nire ustez baliabide hauek gaur egun erabiltzen diren moduan irakaslearen lana errazteko bideratuta daude.  Kontenedorea aldatu dute, kontenidoa aldatu behar zutenean.

Azken ideia horretatik abiatuta, Schank-ek hezkuntza sistemari egiten dion kritika azpimarratuko nuke. Nire iritziz, hezkuntza sistema guztia eraldatu beharra dago, egungo sistemak gizaki pasiboak, indibidualizatuak, akritikoak eta sumisoak nahi ditu eta horretarako hezkuntza erabiltzen du, bere sistema kapitalistaren hurrengo langileak sortzeko, kexatuko ez direnak. Hau guztiagatik, nire aburuz sistemak beldurra dio IKTek hezkuntzan suposatu dezaketen aldagaia. Eraldaketa metodologiko batekin eta IKTek ezkaintzen duten laguntzari esker pertsona inteligente, kritiko eta solidarioak lortu ditzakegu, praktikari esker ikasiko dutenak, elkarren artean kolektiboki lagunduko direnak eta berdintasunean oinarritutako gizarte batean biziko direnak.
Hau horrela ikusten dudala, bakarrik gauza bat esatea geratzen zait. IKTek eraldaketa bat suposatu dezakete hezkuntza sisteman aurkesten duten baliabidei esker, baina horretarako irakasleak eta familiak hauek erabiltzen hezi behar ditugu benetako aldaketa metodologiko bat izateko eta aplikatzeko. Gaur egun, gaztu ekonomiko bat eta irakasleentzako laguntza bat suposatzen dute bakarrik, baina ezin dugu ahaztu lagundu eta hezi behar ditugunak haurrak direla, horien ikasketa da erraztu eta hobetu behar duguna.

lunes, 21 de mayo de 2012

Hezkuntza paradigmak

Roberto Carneirok  gure komunikatzeko, entretenitzeko, negoziatzeko, gobernatzeko  erak aldatuz joan direla dio. Horretan IKTak eragina izaten dute eta askotan aldaketa horien "errudunak" dira.

Testuan hiru paradigmei buruz hitz egiten da:

Lehenengo paradigma, "Hezkuntza zerbitzu gisa" da.Honen arabera hezkuntza pertsonetan eta hauen komunitatean zentratu beharko liteke, norbanakoari egokitutako hezkuntza eskainiz, eraginkorragoa izango delako. Eskola ezin da fabrika bat izan, honek pedagogia berezituak erabiltzea ekiditen baitu eta horrela ezinezkoa da bakoitzari behar duena eta behar duen bezala ematea.


Bigarren paradigma, "ikasten duten eskolak" da. Izaten ikasi, ezagutzen ikasi eta elkarrekin bizi izaten ikasi behar dugula esaten du Roberto Caneirok. Hau bultzatzen bada ikasketa askoz zabalagoa izango da, baina honetan eskola paper garrantzitsu bat dauka honen abiarazle izanik.

Azkenik, hirugarren paradigma "ikaskuntza prozesuen eraikuntza" daukagu.  Honen arabera edozer ezagutzeko interakzioa behar dugu, mundua ezagutzeko, gauzak, edukiak... Hau  da, gauzak esperimentatu eta praktikatu behar ditugu ondo barneratu ahal izateko. Hau guztia eskoletara eraman behar da, haurrek ikasketa egokia jaso dezaten.

Roberto Carneiroren teoriaren azalpen txiki bat:
http://www.slideshare.net/marielasoledadguzmanlopez/roberto-carneiro-agosto-08-2007-maana

Schank

Roger Schank inteligentzia artifizialean aditua da. Bere ustez hezkuntza politika berria porrot izugarria da, ordenagailuak beti bezala erabiltzen baitira, gaizki. Esaten duen moduan, hezkuntza bi gauza dira gaizki egiten direnak, zer irakasten den eta nola irakasten den. Praktikarekin ikasten dela dio eta ez gaur egun aplikatzen den metodologiarekin, nola ikasten da bizikletan ibiltzen? Giza adimenak horrela ikasten du eta eskolak hontara moldatu beharko lirateke benetako bizitzara moldatuz eta ez bizitza eta esperientziak era teoriko batean ikusten.

Teknologia berriei dagokionez, aplikazioa gaizki egin da, teknologiak gaur egungo metodologiari moldatuz, alderantziz izan behar litzatekeenean. Ordenagailuek hezkuntza praktiko bat aurrera eramateko balio ahal zaizkigu eta horretarako erabili beharko lirateke, simulazioak eginez adibidez.

Hau guztiaren arrazoia gobernuak direla dio, hauek kontrolatzen baitute hezkuntza eta noski, ez dute pertsona autonomo eta inteligenteak nahi, pertsona sinpleak nahi dituzte, galdera asko egiten ez dituztenak arazoak ezsortzeko.

Hau guztia hobeto ulertzeko hona hemen Eduard Punset-ek Roger Schank-i egindako elkarrizketa:


Eskola 2.0 inkesta

Irakaslegoari egindako inkesta honetan argi uzten dira hainbat ideia gobernuak aplikaturiko eskola 2.0 politikaren inguruan. Argi utzi beharra daukat, nire ustetan inkesta honen emaitzak eskola 2.0 babesteko jarri dituztela, izandako esperientzia dela eta argi ikusi baitut saltzen duten berrikuntza metodologiko hori ez dela eman eta irakasleek formakuntza asko behar dutela.
 Inkestari dagokionez honako ideiak dira argienak:
-Ez da IKTen inguruan irakasle homogeneo baten irudia
-IKTak erabiltzen dira, baina berrikuntza teknologiko gutxirekin.
-Irakasleek ikuspegi positiboa daukate IKTen inguruan.
-Nahiz eta IKTak egon testu liburua eta arbel tradizionala baliabide erabilienak izaten jarraitzen dute.
-IKTen koordinatzailearen garrantzia azpimarratzen da.
-Irakasleek formakuntza gehiago eskatzen dute.
 Informazio gehiago nahi izatekotan web orri honetan aurkituko duzu, eskola 2.0ko sare soziala:

miércoles, 16 de mayo de 2012

Manel Rives


Manel Rives-en bideoa ikusita honako ideia nagusiak atera ditzakegu:
-Teknologiak sistemari moldatzen dira eta ez aldrebes, izan beharko zen moduan.
-Sistema eraldatu behar da, ez da inbertsio kontua.
-Jakin behar dugu zer eskola mota nahi dugun.
-Teknologiek ez dute irakaslea aldatzen.
-IKT-ak ikaskuntza bultzatzen dute bakarrik, baina hori jada bazegoen.
-Ikasleek sortu behar dute ez jaso.
-Eskola eta irakasleak moldatzen jakin behar dute.
-Esperimentatu behar da.
-Errekurtsoak ez dira aldatu behar, dinamikak dira aldatu behar direnak.
-Zentzumenak bultzatu behar dira (matematika+musika)
-Ikasketa interdiziplinarra da.
-Dispositibo mobilek, hezkuntza formaletik kanpo ikastea ahalbidetzen dute.
-Arriskuaren kultura ezarri behar da.

Honetaz aparte, Manel Rives-i buruzko informazio interesgarria daukagu helbide honetan, non bere lanaz hitz egiteaz aparte egindako lan ezberdinak agertzen zaizkigun:

Cristobal Cobo


Cristobal Cobo-ren “ Informazio-teknologien kontzeptua. KIT definizioen gaineko benchmarking-a ezagutzaren gizartean ” testuan ideia batzuk atera daitezke. Egia esateko, erabiltzen den hizkera teknikoa dela eta ulertzeko zaila egiten den testua da, horregatik, testutik ateratako ideiak nahiko orokorrak dira hurrengo testuan idazle berdinari egiten dioten elkarrizketa askoz erabilgarriagoa iruditu zaidalako. Testuan zehar Cobok KIT edo IKT-ak definitzen saiatzen da, horretarako benchmarking ikuspegia erabiltzen du definizio ezberdinak alderatuz bakarra ateratzeko. Hemendik ateratako ideia nagusiak hauek dira: 1- Garrantzitsua da ulertzea informaziorako sarbidearen balore estrategikoa eta honekin hezkuntzarako posibilitate berriak. 2- Hezkuntza sektorea klabea da teknologien munduan ematen ari diren aldaketak sektore guztien onurarako izateko. 3- Urteetan zehar uste izan da ikastetxeak modernizatzea IKTen sartzearekin lortuko zela, baina argi ikusi da hori baino lehenago baldintza batzuen inplementazioa eman behar dela. 4- IKTen aplikazioa emateko honako elementuei lotuta dago: konpetentzia eta gaitasun marko baten definizioa, praktika pedagogiko berriak klaseetan ezartzea, ikasketa prozesuaren uniformetasuna gainditzea, ikasketa informalaren garrantzia areagotzea eta abar. 5- IKTen barneratzea gaitasun digitalekin lagunduta etorri behar da.

Cobo-ren  bigarren testu honetan elkarrizketa bat egiten diote, hemen bere tesiak hobeto ulertzen dira eta argiago azaltzen du bere ikuspuntua. Hasieran, ikasketa ikusezinaren inguruan galdetzen diote eta argi usten du bere ustetan hezkuntza sistemek kontuan hartzen ez dituzten ikasketa oso garrantzitsuak  daudela. Esaten duenaren arabera, Teknologien aplikazioan lortu nahi ziren inpaktuak ez dira lortu gauza batzuk lortuko zirelakoan geundelako eta ez dira lortu. Bestalde, sormena edo arte bultzatzeko gabezi handiak daudela dio, hau da, bere ustez soilik teknologia berriak aplikatuz ez dira sormen handiagoko subjektuak sortuko. Berrikuntza erradikal batetara jo beharko genuke, ez inkrementala, jakintzak transmititzeko era berrietara. Hezkuntza politikek antzinako akatsak ekidin behar dituzte.Hau gutxi balitz, Covok, ekarpen batzuk egiten ditu, ordenagailuak klaseetatik atera behar direla, malguagoak eta informalagoak izan behar garela eta bakoitzaren sortzeko eta eraikitzeko grinak bultzatu behar direla dio. Pertsonak bakarrik teoria barneratzeko hezten ditugu eta hori aldatu behar da. Europak bultzatutako Education & Training programak,  jakintza teorikoak eta testuinguru informaletan jasotako konpetentziak konbinatu behar direla dio. Cristobal esaten duen eran, formakuntza  prozesua ez dago bizitza errealetik bananduta eta horregatik ebaluatzen duena ezin da beti irakaslea izan. Ez dugu etorkizuna hainbeste analizatu behar eta iraganetik ikasi behar dugu, adibidez akatsak zigortzen ditugu, non akatsak ikasketaren zati garrantzitsu bat diren. Hauek dira bukatzeko Cristobal Covok ateratzen dituen ondorioak: teknologiak aldatzen doaz baina akats berdinak betetzen ditugu dispositibo sofistikatuagoetan, atzean geratu diren faktore batzuk aplikatu behar ditugu gisa-berrikuntza edo berrikuntza informazionala bezalakoak, teknologiekin loturarik ez dutenak.


 
Cristobal Cobok emandako hitzaldi intesgarria:


Testu eta baliabide ezberdinen azterketa eta hausnarketa:


Hasteko, azaldu beharko nuke nola egituratu dudan hausnarketa hau. Argi ikusten denez ez ditut testuak edo beste baliabideak banan-banan hartu eta analizatu, nire ustetan oso errepikakorra izango litzateke eta irakurtzeko astuna. Gainera, testu bakoitzaren inguruan hausnarketa bat egingo banu, ideia asko behin eta berriro errepikatuko litzateke. Horregatik askoz interesgarria iruditu zait testu guztietatik ideia nagusiak ateratzea beste baliabide batzuk erabiliz eta azkenik guztiak batuz nire hausnarketa finala aurkeztea. Hona hemen emaitza: