Nik, bi ariketa hauek proposatzen ditut, baina nire ustez, Scrach-ak ematen dituen aukerak eta nik erabiltzeko dudan gaitasuna ikusita ez nintzateke ausartuko esatera ariketa hoberenak izango direnik Nire ustez Scrach-ak gaitasun minimo bat eta orduak sartzea eskatzen du behar bezalako ariketak sortzeko.
1.Arrain matematikoak:
Zenbaki ezberdinak dituzten arrain ezberdinak jarriko nituzke. Erdian, arrain handiago bat teklatuarekin edo saguarekin mugitzen dena egongo litzateke eta honetan emaitza jarriko luke. Hori bai, goiko zatian lantzen ari garen eragiketa mota jarriko nuke (batuketa, kenketa, biderketa edo zatiketa). Arrain handia mugituz, daukagun emaitza lortzeko beharrezkoak ditugun zenbakiak (arrainak) jan beharko genituzke. Azkenik, lortzen dugunean zailtasuna igoko litzateke behin eta berriro.Nire ustez oso erabilgarria izango litzateke adin ezberdinetako umeekin matematikak lantzeko.
2. Xeberino laguna.
Ariketa honetan nahi dugun animalia aukeratuko genuke. Orduan, paisaia batetik ibiltzen(haurrak kontrolatuta) beste animalia batzuekin elkartuko ginateke eta bakoitzarekin lagunarteko elkarrizketa motz bat izango genuke. Elkarrizketa bakoitzean lagun artean erabiltzen diren formak erabiliko nituzke aditz ezberdinekin batera. Horrela, euskaran erabiltzen diren aditzak lantzeaz aparte haurrek lagunekin nola hitz egin ikasiko lukete, eremu erdaldun batean bizi diren umeentzat gauza oso garrantzitsu bat euskaraz erlazionatzen ikasteko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario