Testu, bideo edo aurkezpen hauek irakurri
ondoren, ondorio batzutara heldu gaitezke. Argi dago teknologia berriak edo
IKTak gaizki esarri direla ikastetxeetan, eta baliabide hauek hezkuntzan
erabiltzeko premiek hauen kapazitatea murriztu duela. IKTak ikasgeletan ezarri
zituztenean ekarriko zuten aldaketa metodologikoa ez da nabaritu eta aldaketa
bakarra hezkuntza baliabideen berriketa izan da. Gainera, nire ustez baliabide
hauek gaur egun erabiltzen diren moduan irakaslearen lana errazteko bideratuta
daude. Kontenedorea aldatu dute,
kontenidoa aldatu behar zutenean.
Azken ideia horretatik abiatuta, Schank-ek
hezkuntza sistemari egiten dion kritika azpimarratuko nuke. Nire iritziz,
hezkuntza sistema guztia eraldatu beharra dago, egungo sistemak gizaki
pasiboak, indibidualizatuak, akritikoak eta sumisoak nahi ditu eta horretarako hezkuntza
erabiltzen du, bere sistema kapitalistaren hurrengo langileak sortzeko,
kexatuko ez direnak. Hau guztiagatik, nire aburuz sistemak beldurra dio IKTek
hezkuntzan suposatu dezaketen aldagaia. Eraldaketa metodologiko batekin eta
IKTek ezkaintzen duten laguntzari esker pertsona inteligente, kritiko eta
solidarioak lortu ditzakegu, praktikari esker ikasiko dutenak, elkarren artean
kolektiboki lagunduko direnak eta berdintasunean oinarritutako gizarte batean
biziko direnak.
Hau horrela ikusten dudala, bakarrik gauza bat
esatea geratzen zait. IKTek eraldaketa bat suposatu dezakete hezkuntza sisteman
aurkesten duten baliabidei esker, baina horretarako irakasleak eta familiak
hauek erabiltzen hezi behar ditugu benetako aldaketa metodologiko bat izateko
eta aplikatzeko. Gaur egun, gaztu ekonomiko bat eta irakasleentzako laguntza
bat suposatzen dute bakarrik, baina ezin dugu ahaztu lagundu eta hezi behar
ditugunak haurrak direla, horien ikasketa da erraztu eta hobetu behar duguna.

No hay comentarios:
Publicar un comentario