Cristobal Cobo-ren “ Informazio-teknologien
kontzeptua. KIT definizioen gaineko benchmarking-a ezagutzaren gizartean ”
testuan ideia batzuk atera daitezke. Egia esateko, erabiltzen den hizkera
teknikoa dela eta ulertzeko zaila egiten den testua da, horregatik, testutik
ateratako ideiak nahiko orokorrak dira hurrengo testuan idazle berdinari egiten
dioten elkarrizketa askoz erabilgarriagoa iruditu zaidalako. Testuan zehar
Cobok KIT edo IKT-ak definitzen saiatzen da, horretarako benchmarking ikuspegia
erabiltzen du definizio ezberdinak alderatuz bakarra ateratzeko. Hemendik
ateratako ideia nagusiak hauek dira: 1- Garrantzitsua da ulertzea informaziorako
sarbidearen balore estrategikoa eta honekin hezkuntzarako posibilitate berriak.
2- Hezkuntza sektorea klabea da teknologien munduan ematen ari diren aldaketak
sektore guztien onurarako izateko. 3- Urteetan zehar uste izan da ikastetxeak
modernizatzea IKTen sartzearekin lortuko zela, baina argi ikusi da hori baino
lehenago baldintza batzuen inplementazioa eman behar dela. 4- IKTen aplikazioa
emateko honako elementuei lotuta dago: konpetentzia eta gaitasun marko baten
definizioa, praktika pedagogiko berriak klaseetan ezartzea, ikasketa
prozesuaren uniformetasuna gainditzea, ikasketa informalaren garrantzia
areagotzea eta abar. 5- IKTen barneratzea gaitasun digitalekin lagunduta etorri
behar da.
Cobo-ren
bigarren testu honetan elkarrizketa bat egiten diote, hemen bere tesiak
hobeto ulertzen dira eta argiago azaltzen du bere ikuspuntua. Hasieran,
ikasketa ikusezinaren inguruan galdetzen diote eta argi usten du bere ustetan
hezkuntza sistemek kontuan hartzen ez dituzten ikasketa oso garrantzitsuak daudela. Esaten duenaren arabera, Teknologien
aplikazioan lortu nahi ziren inpaktuak ez dira lortu gauza batzuk lortuko
zirelakoan geundelako eta ez dira lortu. Bestalde, sormena edo arte bultzatzeko
gabezi handiak daudela dio, hau da, bere ustez soilik teknologia berriak
aplikatuz ez dira sormen handiagoko subjektuak sortuko. Berrikuntza erradikal
batetara jo beharko genuke, ez inkrementala, jakintzak transmititzeko era
berrietara. Hezkuntza politikek antzinako akatsak ekidin behar dituzte.Hau
gutxi balitz, Covok, ekarpen batzuk egiten ditu, ordenagailuak klaseetatik
atera behar direla, malguagoak eta informalagoak izan behar garela eta
bakoitzaren sortzeko eta eraikitzeko grinak bultzatu behar direla dio.
Pertsonak bakarrik teoria barneratzeko hezten ditugu eta hori aldatu behar da.
Europak bultzatutako Education & Training programak, jakintza teorikoak eta testuinguru
informaletan jasotako konpetentziak konbinatu behar direla dio. Cristobal
esaten duen eran, formakuntza prozesua
ez dago bizitza errealetik bananduta eta horregatik ebaluatzen duena ezin da
beti irakaslea izan. Ez dugu etorkizuna hainbeste analizatu behar eta
iraganetik ikasi behar dugu, adibidez akatsak zigortzen ditugu, non akatsak
ikasketaren zati garrantzitsu bat diren. Hauek dira bukatzeko Cristobal Covok
ateratzen dituen ondorioak: teknologiak aldatzen doaz baina akats berdinak
betetzen ditugu dispositibo sofistikatuagoetan, atzean geratu diren faktore
batzuk aplikatu behar ditugu gisa-berrikuntza edo berrikuntza informazionala
bezalakoak, teknologiekin loturarik ez dutenak.
Cristobal Cobok emandako hitzaldi intesgarria:

No hay comentarios:
Publicar un comentario