Siempre que enseñes, enseña a la vez a dudar de lo que enseñes.
Jose Ortega y Gasset(1883-1955)

lunes, 26 de marzo de 2012

Zertarako teknologia berriak?

Egia esateko nire bizitzan zehar ez dut teknologia berriekin harreman askorik izan. Nire lagunen artean azkena izan nintzen internet izaten, ez nintzen messenger-ean ibiltzen eta bideo jokoen kontuan gameboy-aren garaian geratu nintzen. Gaur egun, ez daukat facebook-ik, ez dakit playstation-arekin jolasten eta ez izateagatik ez daukat mobilik. 
Honegatik guztiagatik, ikasgai hau nahiko arrotza egiten zait ez baitakit nola moldatuko naizen, ezer gutxi dakit honen inguruan eta. Baina, blog hau egiten ikastea oso erabilgarria iruditzen zait eta honek motibatzen nau. Ez dakit zehazki zer ikasiko dugun baina espero dut gauza erabilgarriak izatea eta ez teknologia berrien erabilpen hutsa, honekin ez bainago ados. Teknologiek ikasketa-irakasketa prosezuan lagungarriak izan behar dira, baina beste metodologia eta erabilpenak eskaini behar dizkigu. Bestela, genituen baliabideak garestiagoak  diren batzuengatik aldatuko ditugu eta hau ez da batere baliagarria izango, horrela ez dugu aurrerapenik egingo.
Honekin guztiarekin esan nahi dudana honako hau da: ikasgai hau irakasle hobea eta teknologia berriekiko kritikoa izatera lagunduko nauena izatea espero dut, eta ez gizartearen "garapen teknologikoaren" garrrantzia erakusten saiatuko dena,hau da, teknologia berri guzti hauek erabiltzen eta aplikatzen soilik erakutsiko didana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario